PROIEKTUAK / PROYECTOS

SARE HEZKUNTZA gelan

"Sare_Hezkuntza Gelan" Hezkuntza Sailak 2014-2015 ikasturtean martxan jarri zuen berrikuntza proiektu bat da.

"Sare_Hezkuntza Gelan" berrikuntza proiektuaren xede nagusia, honako hau da:

"Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan, ikastetxeetan metodologia aldaketa bat aurrera eramateko."


Gure helburuak hauek izango dira:


  1. Ikasleei ahal ditugun tresna guztiak eskura jarri konpetentzia digitalaren eremuen (informazioa, komunikazioa, sormena, segurtasuna eta arazoak konpondu) garapena heldutasun egoki batera iristeko.

  2. Irakasleen konpetentzia digitaleko eremuetan (informazioa, komunikazioa, sormena, segurtasuna eta arazoak konpondu) sakontzen jarraituko dugu.

  3. Administrazio lanak eta eskolako kudeaketa erraztu eta hobetzea.

  4. Eskola kanpora zabaltzea, beste eskola batzuengana, familiengana eta orokorrean gizartearengana komunikabide eraginkorrak garatuz.

  5. Ekipo eta teknologien hornikuntza.

Proiektuaren inguruko zenbait informazio:


Zer da?


Hezkuntza Saileko informazioa


"Sare_Hezkuntza Gelan" es un proyecto de innovación que el Departamento de Educación puso en marcha en el curso 2014-2015.

El objetivo principal del proyecto de innovación "Sare_Hezkuntza Gelan" es:

"Impulsar el uso de metodologías, tecnologías, materiales y recursos digitales en el proceso de enseñanza-aprendizaje en las aulas para llevar a cabo un cambio metodológico en los centros educativos."

Nuestros objetivos serán:

1.Poner a disposición del alumnado todas las herramientas posibles para que el desarrollo de los ámbitos de la competencia digital (información, comunicación, creatividad, seguridad y resolución de problemas) llegue a una madurez adecuada.

2.Seguiremos profundizando en los ámbitos de competencia digital del profesorado (información, comunicación, creatividad, seguridad y resolución de problemas).

3.Facilitar y mejorar las tareas administrativas y la gestión escolar.

4.Extender la escuela al exterior, desarrollando medios de comunicación eficaces hacia otras escuelas, las familias y la sociedad en general.

5.Suministro de equipos y tecnologías.

Algunas informaciones sobre el proyecto:

¿Qué es?

Información del Departamento de Educación.



BIDELAGUNA

Eskola laguntzan oinarritzen den Proiektua da eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako zenbait ikasleri zuzenduta dago

Programa de acompañamiento escolar dirigido a cierto alumnado de 5º y 6º de primaria.

IRRATIA / radio

Irratia Haur Hezkuntzan eta Lehen hezkuntzan garatzen den proiektua da. Maila guztietako ikasleek parte hartzen dute oso ekintza motibagarria izanik.

Irratiak bultzatzen dituen aspektuak ondorengoak dira:

  1. Euskeraren erabilera.

  2. Talde lana.

  3. Bizitzarako trebetasunak.

  4. Komunikazioa eta haien arteko ezagupena.

La radio es un proyecto que se desarrolla en Infantil y en Primaria, en ella participan alumnos/as de todos los niveles resultando una actividad muy motivadora.

La radio desarrolla los siguientes aspectos:

  1. El uso del Euskera.

  2. Trabajo en equipo

  3. Habilidades para la vida.

  4. La comunicación y la relación entre iguales.

bizikidetza behatokia / observatorio de la convivencia

Bizikidetza ikastetxearen bizitzaren gainerako alderdien oinarrizko zutabea da. Proiektu honen bidez, izan diren aldaketei ikuspegi globala emateko aukera izan nahi dugu.

Proiektu honek eskola-komunitate osoaren parte-hartzea eskatzen du, eta zuen iritziaren bidez gure ikasle guztientzako kalitatezko eskola arrakastatsua nahi dugu.

Ikasturte honetan, praktika berri batzuk hasi nahi ditugu, hainbat proiektu barne hartuko dituztenak.

La convivencia es el pilar básico en el que se sustentan el resto de los aspectos de la vida del Centro. Con este proyecto queremos tener la posibilidad de dar un enfoque global a los cambios que se han experimentado.

Este proyecto requiere la participación de toda la Comunidad Escolar y a través de vuestra opinión pretendemos una escuela de calidad y de éxito escolar para todo nuestro alumnado.

Este curso, queremos comenzar algunas nuevas prácticas que englobarán distintos proyectos.

steam

Robotika HHko 3, 4 ETA 5 urteko geletan garatzen hasiko gara aurten. Robotikak, hezkuntza- eta pedagogia-tresna gisa, errazten die neska-mutilei garatzen hastea, jarduera ludikoen bidez, etorkizuneko bizitzan oso baliagarriak izango diren gaitasunak. Jarduerak egiteko lurreko robotak erabiliko ditugu. Gure ikasleak baliabide horrekin eta bere funtzionamenduarekin ohitzea, programazio-komandoekin txartelak sortuko ditugu. Robota lurrean erabili aurretik, ikasleek txartelak erabiliko dituzte programazio-sekuentzia bat sortzen ikasteko eta komando horietara ohitzeko.

“SCIENCE IS FUN" proiektua. Proiektu hau zientziaren eta ingelesaren edukien ikaskuntza integratuan oinarritutako metodologian oinarritzen da

Inspira STEAM proiektuaren gakoak hauek dira: Hurbileko emakumezko teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu. Neska-mutilek STEAM lanbideen berri izatea. Herrialdearen garapena gizonezkoen eta emakumezkoen artean lortu beharraz kontzientziatzea. Teknologiako ikasketen inguruan sentsibilizatzea eta haietara bideratzea. Emakumezko teknologoak ikusgai bihurtzea eta haiei balioa ematea. Gizartean dauden estereotipoak ezagutaraztea, ikasketak aukeratzeko unean eraginik izan ez dezaten. Emakume aholkulariak borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei klaseko orduetan egiten diren 6 lan-saioetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.

Este año comenzaremos a desarrollar la robótica en las aulas de EF de 3, 4 y 5 años. La robótica, como herramienta educativa y pedagógica, facilita a los niños y niñas el inicio del desarrollo, a través de actividades lúdicas, de capacidades muy útiles en la vida futura. Utilizaremos robots terrestres para realizar las actividades. Familiarizar a nuestro alumnado con este recurso y su funcionamiento, crearemos tarjetas con los comandos de programación. Antes de utilizar el robot en el suelo, el alumnado utilizará las tarjetas para aprender a crear una secuencia de programación y familiarizarse con estos comandos.

Proyecto "Science is Fun". Este proyecto se basa en una metodología basada en el aprendizaje integrado de los contenidos de la ciencia y el inglés.

Inspira STEAM: queremos dar a conocer los nuevos referentes de las tecnólogas cercanas. Conocer las profesiones STEAM por parte de niñas y niños. Concienciar sobre la necesidad de lograr el desarrollo del país entre hombres y mujeres. Sensibilizar y orientar hacia los estudios tecnológicos. Visibilizar y poner en valor a las tecnólogas. Dar a conocer los estereotipos existentes en la elección de los estudios, Las mujeres asesoras explican voluntariamente a los niños y niñas su vida cotidiana en las 6 sesiones de trabajo que se realizan en horario de clase. Todos son científicos y tecnólogos y trabajan en diferentes ámbitos: docencia, empresa, investigación, gestión, etc.

e-twining

E-twinning programa, Europar kontseilutik datorren ekimena da eta bere helburua proiektuen bitartez Europako eskolen arteko elkar-lana sustatzea da. Zurbaran eskolak” winter the joy of children” proiektuan parte hartuko dudu 6. Mailako ikasleekin. Proiektua azaroan hasiko da eta martxora arte iraungo du. Europako zenbait eskola proiektuaren parte dira eta beraiekin gaiarekin lotutako hainbat ekintza partekatuko ditugu, besteak beste, posterrak, gabonetako postalak, egindako bideoak eta gabonetako ohiturak.

El programa e-Twinning es una iniciativa proveniente del Consejo Europeo cuyo objetivo es fomentar la colaboración entre escuelas europeas a través de proyectos. La escuela Zurbaran participará en el proyecto "Winter the joy of children" 6. Con los alumnos de curso. El proyecto comenzará en noviembre y se prolongará hasta marzo. Algunas escuelas europeas forman parte del proyecto y con ellas vamos a compartir diferentes actividades relacionadas con el tema, como posters, postales navideñas, vídeos elaborados y hábitos navideños.

ELKARBIZITZA-hezkidetza / CONVIVENCIA-coeducación

BIDEA EGITEN

Azken urteotan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzearen ideIa zabaldu da. Egia da, aurrerapauso handiak egin direla, baina oraindik asko dago egiteko eta bidea luzea da. Horregaitik, gure eskolako espazio pribilegiatutik gure ekarpena egin nahi dugu, gogoetarako eta praktika egokietarako gune bihurtuz.


HACIENDO CAMINO

En estos últimos años, se ha extendido la idea de que la igualdad entre hombres y mujeres se ha conseguido. Es cierto que se han dado grandes pasos, pero aún queda mucho por hacer y el camino es largo. Es por esto, que desde el espacio privilegiado de nuestra escuela queremos aportar nuestro granito de arena convirtiéndola en un espacio para la reflexión y las buenas prácticas.

euskaraz bizi

Proiektuaren helburu nagusiak euskararen erabilera sustatu eta euskal kultura bultzatzea izango dira. Hala eta guztiz ere, COVID-ek eragindako egoera dela eta moldaketa batzuk egitera behartuta gaude eta ondorioz, badira burutu ezinik geratuko diren ekintza batzuk. Xede horiek lortzekotan hurrengo jarduerak jorratuko ditugu: Euskaraldia kanpainaren jarraipenean parte hartu. Euskara eta Euskal Kulturarekin lotutako pertsonaia sortu eta landu: Olentzero, Inauteriak, Agate Deuna, Korrika,…. Euskara eguna eta Euskal astea antolatu. Eskolako Irratia: Astero LHko ikasleek egindako irratsaioa entzungo dugu eskolan. HHko 5 urteko umeek Otsailetik aurrera egingo dituzte. Kantagintza: HH5 urtetik aurrera. Maila bakoitzean kanta bat landu eta bere inguruan zenbait arduera prestatuko da. Trimestrean behin patioan ekitaldi bat antolatuko dugu eskolan kantak egiteko.


Los objetivos principales del proyecto serán fomentar el uso del euskera y fomentar la cultura vasca. Sin embargo, debido a la situación creada por el COVID, estamos obligados a realizar algunas adaptaciones, por lo que hay algunas acciones que no se pueden llevar a cabo. De conseguir estos objetivos, se desarrollarán las siguientes actividades: participar en el seguimiento de la campaña Euskaraldia. Crear y trabajar un personaje relacionado con el euskera y la cultura vasca: Olentzero, Carnavales, San Agate, Korrika, etc. Organizar el Día del Euskera y la Semana Vasca. Los niños y niñas de 5 años lo harán a partir de febrero. Cancionero: de 5 años en adelante. Se trabajará una canción en cada nivel y se prepararán varias actividades a su alrededor. Una vez al trimestre organizaremos un acto en el patio para cantar en la escuela.